XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, gogoratzen naiz zuzendari jaunak ere bere aldetik men egin zuen, aulkitik jaiki gabe bestalde, eta berriro bere paperetan murgildu zen.

Klingsor esan duzu?.

Izen bitxia benetan.

Halere ez zait guztiz ezezagun egiten.

- Baliteke, zuzendari jauna.

Nire anaia zaharrena azti ospetsua da.

- Esaten nuen, ba, nik!.

Eta zuk, lankide jauna, zuk ez duzu, ba, zerbait jakingo aztikeria kontu horietan?.

- Oso gutxi, zuzendari jauna.

Ulertuko duzu.

Gurean denok dakargu hori etxetik.

- Bai, bai marmarikatu zuen Kô*nig jaunak.

A lankide jauna!.

Nahiago nuke batzutan azti banintz ni ere.

Ez nuke orduan nekerik izango ikastaro berrirako eskolako ordutegia prestatzen!.

- Nekeak? Klingsor jauna ordutegiaren gainera makurtu zen.

Ikusi al dezaket?.

Ikastaro berrirako ordutegi konpongaitza hantxe zegoen aurrean.

Batean bi ordu gimnasia gehiegi zeuzkan, hurrengoan hiru ordu hizkuntza falta zitzaizkion, gero berriz matematika ordu bat.

- Oso erraza da hori, zuzendari jauna! Baimena ematen badidazu....

Klingsor jaunak azti-hitz batzuk xuxurlatu, eta hatzez kriskitin pare bat egin zituen... eta bapatean, ikusten zuena ezin sinetsirik zegoen Kô*nig zuzendari jauna: Bapatean, hizkuntza, matematika, historia, ortografia, denak zurrunbilo batean hasi ziren, txinpartak balira bezala.